Artikulu hau arkitektura osagaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Nitxo ekologiko».
Nitxo edo horma hobiahorma batean eginiko kokagune edo barrunbea da[1], bertan zinopari, ontzi edo estatua bat jartzeko. Eraikinen kanpoaldean edo barnealdean aurki daiteke, eta funtzio erlijioso batetik abiatuta, apaindurazko erabilera batera eboluzionatuz joan da. Gehienetan, nitxoek arku bat edo petxina bat (maskor gangatua) darama goialdean, hormaren beheranzko bulkada hutsartearen bi alboetara eramateko.