Sita sing the Blues[3]animaziozko film luzea zuzendu zuen. Nina eta Fluff, abenturazko komikiaren sortzailea izan zen eta baita batzuetan, komiki-banden idazlea ere, baina bere azkenaldiko ekoizpen gehienak animazioan burutu ditu.
Bere lehen animazioa 13 urte zituelarik egin zuen, grabaketa Super-8 formatuan eginez. Helduaroan sortu zuen lehen istorioa, Follow your bliss. Bigarren animazioa, buztin-animazioa,I Heart My Cat eta Krasnogorsk kamera erabili zuen horretarako. Bi horiekin batera, Cancer, aurkitu izan ziren VHS batean deskribapen honekin: "NINA PALEY DEMO REEL 1998". 2012an, Paleyk Creative CommonsAitortu-Partekatu lizentziapean argitaratzea erabaki zuen.[6]
1988an, Paley Santa Cruz-era (Kalifornia) joan zen bizitzera eta han hasi zen Ninaren abenturak komiki-banda idazten eta marrazten. 1991. urtean, San Franciscora mugitu zen eta 1995. urtean, hasi zen Fluff marrazten, katu bati buruzko komiki-banda popularragoa, zeinekin lortu zuen nolabaiteko arrakasta. 1998an, hasi zen animazioarekin esperimentatzen.[7]
1999koa da Pandorama film laburra, bere IMAX kamera gabeko lehen filma. Modernista zen eta 35 mm zinema jaialdi nagusietan erakutsi zen 2000 eta 2001an. , 70 mm-ko formatuan urte bat pasa zuen Berlin Cinestar karteleran baita bestelako IMAX zinema-aretoetan ere.[8]
2001. urtean ekoiztu zuen Fetch! hainbat ilusio optikotan oinarrituriko umorezko film labur bat eta harrezkero ezaguna bihurtu zen.[9]
Nina gai polemikoago batean zentraturiko serie batean lanean hasi zen: biztanleriaren hazkundea. Seriearen ardatza The Stork[10]zen non zikoinek haurtxoak jaurtiz ingurune naturala suntsitzeraino bonbardatzen zuten. Hiru minutu eta erdiko iraupena duen film honek etengabe hazten ari biztanleria eta ekosistemaren arteko gatazkaren adierazpena da eta arrakasta handia izan zuen jaialdietan. Sundance 2003rako gonbitea jaso zuen. Garai honetan, Paleyk web orrialdean oraindik ikus daitezkeen VHEMTerako komiki-banda batzuk marraztu zituen.[11]
2010. urtearen hasieran Paley hasi zen 3 paneleko komiki berri batekin, Mimi & Eunice[13], copylef.[14] lizentziapean banatu zena.
2012an hasi zen Seder Masochism [15] animaziozko filmean lanean, Exodoari buruzko bertsio ez oso ortodoxoa.
2013n, Paleyk Vimeon animazio bat sortu zuen historian zehar Ekialde Hurbileko gatazka deskribatuz, This Land Is Mine izenekoa.[16]
Proiektuen artean, Paleyk freelance zuzendari gisa lan egin du AHATE Estudioetan, Los Angelesen.[17]
Kultura askearen aldeko aktibismoa
"Mean to me" 1929ko Hanshaw-en abestia agertzen zen Sita Sings the Blues-en eta Paleyk, abesti honen eskubideak kudeatzeko izan zituen oztopoen ondorioz, kultura askearen aldeko aktibismoan parte hartzen hasi zen.
2009 geroztik artista Questioncopyright.orgirabazi-asmorik gabeko erakundean dago eta horrek barne hartzen ditu "Minute Memes" eta "Sita Distribution Project"[18] proiektuak aurrera eramatea.
"Minutu Memes" minutu bateko iraupena duten film laburrak dira, bertan Paley berak "meme" bidez copyright-aren eta askatasun artistikoaren murrizketak lantzen dituelarik:[19] "Kopiatzea ez da lapurreta"[20] berrerabiltzeko moduko abestia,[21] "Sormen ekoizpen guztiak Lan Eratorriak dira" [22], "Omenaldia EFF-ri"[23], "Credit is Due"[24]. Aitortu-ri buruzko abestia [25][26][27] eta eduki askearen ideiari buruzko gida ilustratua ("Eduki askeak ulertuz").[28]
Paleyk IP3, Erakunde Publikoen Ezagutza saria irabazi zuen 2010ean "jabetza intelektualean egindako lanagatik."[29]
2018an historiaurreko jainkosak dantzan jarri ditu patriarkatuaren aurkako "Seder Masochism" animaziozko makroproiekturako. [30][31]