Nilo Urdina hil edo bizikoa da Egiptorentzat. Izan ere, ibaiak urtean eramaten duen uraren % 59k jatorria adar horretan du. Sudanentzat ere garrantzi handikoa da, energiaren % 80 Roseires eta Sennar urtegietan ekoizten baitu. Urtegi haiei, esker Gezirako zabaldia ureztatzen da, garia eta kalitate oneko kotoia ekoizteko.
Hidrologia
Nilo Urdinaren erregimena oso irregularra da. Eurite garaian (ekainetik irailera), ibaiak Nilok daraman uraren % 68 ekartzen du, baino urtaro lehorrean, %17 besterik ez.
Nilo Urdinaren emaria 82 urtez (1900-1982) neurtu da Khartumen (Sudan), Nilo Zuriarekin elkartu baino lehentxeago. [4].Arroa 325.000 km²-koa da. Urteko batez besteko emaria 1.513 m³ segundokoa da: handiena abuztuan du (5.757,2 m³/s) eta txikiena, martxoan (145,4 m³/s)