Night of the Demons (euskaraz Deabruen Gaua), 1988ko Kevin S. Tenney estatubatuarrak zuzendutako beldurrezko film bat da. Amelia Kinkade, Cathy Podewell, Linnea Quigley, Hal Havins eta Alvin Alexis aktoreek antzeztutako film bat da.
Beldurrezko zinemazaleen artean kultuzko filma bilakatu zen. Night of the Demons 2 (1994) eta Night of the Demons 3 (1997) jarraipenak izan zituen, bai eta 2009an izenburu berdineko berregokitzapena ere.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Halloween gau batez, Los Angeles, nerabe talde bat abandonatutako etxe batean festa egin ta gaupasa egitea erabakiko dute. Hiriko kanpoaldera autoz joan eta behin etxean daudela, musika, garagardo, txantxa eta sexuaren bidez dibertituko dira. Baina nahi gabean, etxean bizi den deabrua esnatuaraziko dute, eta nesketako baten gorputzean haragiratuko da. Orduan, gainontzeko neska-mutilak etxetik ezin irtenik geldituko dira, eraikina horma garai batek inguratzen baitu, eta eraikineko deabru taldearen erasoei aurre egin beharko diete.
Aktoreak
Kanpo estekak