Nicolò Martinenghi (Varese (Italia), 1999ko abuztuaren 1a) igeriketan aritzen den kirolari italiarra da.
Olinpiar Jokoak
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), bi domina eskuratu zituen:
100 m bular estiloan brontzezkoa 58,33ko denborarekin, Adam Peaty britainiarraren (urrezkoa, 57,37koarekin) eta Arno Kamminga herbeheretarraren atzetik (zilarrezkoa, 58,00koarekin) sailkatuz.
4x100 m lau-estiloko erreleboan, brontzezkoa eskuratu zuen Italiako taldearekin 3.29,17ko denborarekin, AEBko taldearen (urrezkoa, 3.26,78koarekin ME) eta Erresuma Batukoaren atzetik (zilarrezkoa, 3.27,51koarekin) sailkatuz. Hauek osatu zuten Italiako taldea: Thomas Ceccon. Nicolò Martinenghi, Federico Burdisso eta Alessandro Miressi-k.[1][2]
2024ko Udako Olinpiar Jokoetan, Parisen, txapeldun olinpikoa izan zen 100 metro bularrean.
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Erreferentziak
Kanpo estekak