Nicanor Parra Sandoval (San Fabián, 1914koirailaren 5a - La ReinaSantiago, 2018kourtarrilaren 23a) txiletar poeta, matematikari eta fisikaria izan zen. Txileko poesia eraberritu zuen, herrialde horretako folklorean oinarriturik hein handi batean. Antipoemen sortzailea izan zen. Obra nagusiak ditu Cancionero sin nombre (1937, «Izenik gabeko kantutegia»), Poemas y antipoemas (1954, «Poemak eta antipoemak»), La Cueca larga (1958, «Kueka luzea»). 2011nMiguel de Cervantes saria eskuratu zuen[1].
Parraren poesia kritikoa izan da batik bat, kuestionatzailea, antiklerikala, politikoa... Bere antipoema posmodernoez gain, egin zituen ekologikoak ere, eta baita ahozko tradizio popular eta herrikoitik eratorritakoak ere. Absurdoa, umorea, kaleko artea eta kultura herrikoia erabiliz, poesia demokratizatu zuen, adituen esanetan: maila soziokultural desberdineko jendearengana gerturatu zuen poesia.[2]
Obra aukeratua
1937 - Cancionero sin nombre
1954 - Poemas y antipoemas
1958 - La cueca larga
1962 - Versos de salón
1963 - Manifiesto
1967 - Canciones rusas
1969 - Obra gruesa
1971 - Los profesores
1972 - Emergency Poems
1972 - Artefactos
1977 - Sermones y prédicas del Cristo de Elqui
1979 - Nuevos sermones y prédicas del Cristo de Elqui
1981 - El anti-Lázaro
1982 - Poema y antipoema a Eduardo Frei
1982 - Ecopoemas
1983 - Chistes parra desorientar a la policía poesía