Never Talk to Strangers (euskaraz Ez Mintzatu Inoiz Arrotzekin), 1995eko Peter Hall britainiarrak zuzendutako thriller film bat da. Rebecca De Mornay, Antonio Banderas, Dennis Miller, Len Cariou eta Harry Dean Stanton aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Sarah Taylor (Rebecca De Mornay) psikologo kriminalistak merkatal-gune batean Tony Ramírez (Antonio Banderas) gizon erakargarri eta misteriotsua ezagutu eta berataz maiteminduko da, pasio eta lizunkeriz beteriko harreman bero bati ekinez. Behinola, Cliff Raddison (Dennis Miller) bizilagunak Sarahri Tony arriskutsua dirudiela eta uzteko aholkatuko dio, baina Sarahk ez dio jaramonik egingo, behin gau batez elkarrekin oheratu zirenez orain jeloskor dagoela uste baitu. Baina, Sarahk heriotz mehatxuak jaso eta opari beldurgarriak jaso eta harremana okertzen hastean, Ramírez ikertzeko detektibe pribatu bat kontratatuko du.
Aktoreak
Kanpo estekak