Alemaniako Inperioak Alsazia anexionatu zuenean Estrasburgo uharte handira mugatzen zen gehien bat. Alemaniarrek ubidearen beste aldean auzo berria eraikitzeari ekin zioten, alde historikoko kale bihurrien aldean etorbide eta enparantza zabalak eraikiz, alemaniarren boterearen erakusgarri[2]. Horretarako hiriaren babeserako harresi eta gotorlekuak eraitsi zituzten. Arkitektura neobarrokoa, neopizkundekoa, neogotikoa eta neorromanikoa ikusten da eta XIX. mendearen amaieran Art Nouveau estiloko eraikinak altxatu ziren.
Alemaniar enperadoreak bertan eraiki zuen jauregia (Kaiserpalast), gaur egun Rhineko jauregia izenaz ezagutzen dena.
Eremu inperiala esaten dena 1880. hamarkadan hasi ziren eraikitzen J. C. Conrath arkitektoaren gidaritzapean. 1920. hamarkadan alde erresidentzialak eraiki ziren[3]. Bigarren Mundu Gerran aliatuen bonbaketek hainbat eraikin kaltetu zituzten eta 1950. hamarkadan auzoa berriztuz eta handituz joan zen[4].
Deskribapena
Estrasburgoko uhartea iparraldetik inguratzen du Neustadt auzoak. Lau eremu bereiztendira, mendebaldetik ekialdera:
Tren geltokiaren ingurua
Errepublikaren plaza eta Santa Helena uhartea
Unibertsitatearen ingurua
Orangerie parkea.
Jauregi ugari daude, eraikin publikoak eta aisialdirakoak, bai eta elizak ere. Eraikin garrantzitsuenak Errepublikaren enparantza zirkularraren inguruan kokatzen dira[2]. Handik askatasunaren etorbidea ateratzen da Unibertsitatearen aldera. Unibertsitatea Ill ibaiaren beste aldean kokatzen da.