Neuritis optikoa[1] edo oftalmoneuritisanerbio optikoareninflamazioa da nerbio horrek begi-globotik irten eta kiasmara iritsi bitartean egiten duen ibilbidean[2]. Begi bakarreko edo bi begietako ikusmenak behera egiten du bat-batean, eta prozesua aldebikoa denean, ikusmenaren galera aldiberekoa edo ondoz ondokoa izan daiteke bi begietan.[3]
Sintomak
Sintoma ohikoenak ikusmena bat-batean galtzea izaten da, ordu gutxiren buruan ager daitekeena. Begiari mugimenduak egitean koloreak bereizteko gaitasuna galtzea eta mina izatea ere ohikoa izaten da.[4]