Sierra Leonako musikaria den Ahmadu Jah eta Monika Karlsson suediar artistaren alaba da, baina txikitatik Don Cherry aitaordarekin bizi izan zen eta honen abizena hartu zuen[1]. Don Cherry jazz tronpetajotzaile estatubatuarra da eta musikarien familia osatu zuten, Nenehren anaiordea Eagle-Eye Cherry eta ahizpaordea Titiyo ere musikariak baitira.
Estokolmon jaio bazen ere haurtzaroa Hässleholm herrixkan igaro zuen[2]. Don Cherry Europan zehar egiten ari zen bira batean amak ezagutu eta hurrengo egin zituen biratan familia guztia joan eraman zuen, Neneh bera ere bai. 1970 hamarkadan New Yorkeko apartamentu batetara aldatu ziren. 1978an, hamalau urte zituela, eskola utzi eta Londresera joan zen. The Cherriespunk taldean hasi zen abesten, ondoren beste hainbat taldetan ere ibili zen, The Slits, New Age Steppers, Rip Rig & Panic eta Float Up CP[3]. 1984 urtean Bruce Smithekin ezkondu eta alaba bat izan zuten, baina urte berean dibortziatu ziren. 1987an Japoniara modelo gisa joan zen eta han Cameron McVey produktorea ezagutu eta 1990an ezkondu ziren.
1982 urtean Stop the War abestia atera zuen, Falklandetako Gerraren aurkako protesta gisa, hau izan zen bere bakarkako aurreneko ana. 1989 urtean atera zuen bakarkako aurreneko disko osoa, Raw Like Sushi[1]. Buffalo Stance abestia mundu mailan ezagutu zen. BBCko Top of the Pops saioan publikoari bizkarra emanez abestu zuen zazpi hilabeteko haurdunaldiarekin eta zer esan handia eman zuen[3]. Erresuma Batuko zerrendatan 3. postua lortu zuen eta estatu Batuetan lehenera iritsi zen.
Arrakasta handiena 1994an lortu zuen. Youssou N'Dour abeslari senegaldarrarekin batera 7 seconds abestia grabatu zuen eta sei hilabetetan zehar mundu guztiko musika zerrendatan egon zen[4]. MTV Europe Music Awards sarietan abesti onenaren saria eskuratu zuen.
2006an cirKus izeneko taldea sortu zuen, bere senarrarekin eta Tyson eta Karmil alabekin. 2011 urtean The Cherry Thingjazz taldea sortu zuen eta 2013an disko onenaren Grammy saria jaso zuen[5].
Bizitzan zehar toki askotan bizi izan da, Malagan, New Yorken, Londresen, Birminghamen... Gaur egun Malmön eta Londresen bizi da.
Diskografia
Bakarka
Raw Like Sushi (1989)
Homebrew (1992)
Man (1996)
Blank Project (2014)
Broken Politics (2018)
Rip Rig + Panic
God (1981)
I Am Cold (1982)
Attitude (1983)
CirKus
Laylow (2006)
Medicine (2008)
The Thing
The Cherry Thing (2012)
Sariak
Brit Awards: 1990 urtean artista berri onena eta bakarlari onena