Nellie Blessing Eyster ( Blessing jaioa; 1836ko abenduaren 7a – 1922ko otsailaren 21a) Estatu Batuetako kazetari, idazle, irakasle eta gizarte-erreformatzailea izan zen. Barbara Fritchie-ren iloba zen.
Ozeano Bareko Kostaldeko Emakumeen Prentsa Elkarteko lehen presidentea izan zen Eyster. Bere lehen liburuak, "Sunny Hours of the Child Life of Tom and Mary", (Tom eta Mary-ren haurtzaroko ordu eguzkitsuak) Oliver Wendell Holmesen onespena jaso zuen. 1870ean,"A Dame of the Quakers" ( Quakerren dama bat) Harper's Magazine-n (aldizkaria) argitaratu zuen eta geroago,"How the Star Spangled Banner Found Its Tune"(Nola izardun banderak A.E.B.-etakoa, bere melodia aurkitu zuen). "The Colonial Boy"(Mutil koloniala) 1890ean argitaratu zen eta Estatu Batuetako eskola eta elizako liburutegi gehienek hartu zuten. "A Chinese Quaker" (Txinatar Quakerra) 1902an argitaratua, San Frantzisko-n immigrazio txinatarraren historia baliotsu bat sartuz bezala aipatua izan zen. Beste liburu batzuen artean, "Chincapin Charlie, On the Wing", (Chincapin Charlie, hegoan) eta "Tom Harding and His Friends" zeuden (Tom Harding eta bere lagunek). New York Tribune aldizkarirako eta Riverside aldizkarirako idatzi zuen, eta Gail Hamilton-ekin editatu zuen.
Eyster-ek Mount Vernon (George Washington-en etxea) erosten lagundu zuen Estatu Batuentzat; eta Osasun Batzorde Handiko ofiziala izan zen Amerikako Gerra Zibilean. Eyster-en irakaskuntza Kaliforniako etorkin txinatarrengana hedatu zen; musika, erretorika eta belles lettres-en irakaslea ere izan zen seminarioetan; eta estatuko hizlaria izan zen unibertsitate eta eskola publikoetan neurritasun zientifikoari buruz. Kaliforniako Emakume Kristauen Neurriaren Aldeko Elkartearen (WCTU) Gazte Laneko Estatuko Presidentea izan zen, Kaliforniako Emakume Indiarren Elkarteko presidentea eta Amerikako Emakume idazleen Ligako presidente emeritua.
Bizitza goiztiarra eta hezkuntza
Penelope Ann Margaret Bendición Frederick-en (Maryland) jaio zen, 1836ko abenduaren 7an. Bere gurasoak Abraham eta Maria M. E. Blessing ziren. Bere jatorrian Huguenot eta aurrekari anglosaxoiak zeuden. Amaren aldetik, George W. Ent kapitainaren biloba izan zen, Fort McHenry-ko komandantea 1812ko gerran eta Francis Scott Key-ren laguna. Abraham Blessing, Eyster-en aita, berak 10 urte zituenean hil zen, Maryland-eko George Blessing-en anaia gazteena izan zen, Ameriketako Gerra Zibilean zerbitzatu zuena, eta honela ezagutua izan zen: "Highlands-eko (goi lurretako)heroia."
Bost haurretatik zaharrenak, "Nellie" ezizena jarri ziotenez, gaitasun literarioaren promesa goiztiarra erakutsi zuen. Tutore pribatuek eta Virginiako Barleywood Mintegian hezi zuten.
Ibilbidea
Eyster-en lehen lana Mt. Vernon-en erosketarekin laguntzea izan zen, eta bera Osasun Batzordean aktiboa izan zen Gerra Zibilean. Egunkarietako korrespontsala bihurtu zen, eta gerrako eta bere jende nabarmenaren oroitzapenak idatzi zituen Harper aldizkarirako. Kaliforniako aldizkarietarako idatzi zuen, historioak Overland and Illustrated Californian-entzt.(lurrez eta Kalifornia ilustratua). Bera Gail Hamilton-ekin Wood's Magazine-ren edizioan egon zen, eta Pacific Ensign,-en editorea ere izan zen, WCTU Estatuko organoa.
Eyster-ek "Sunny Hour Series" (Ordu eguzkitsuren serieak) idatzi zuen, eta San Jose-ra (Kalifornia) joan ondoren, "A Colonial Boy" idatzi zuen umeentzat 1890ean. Kalifornian bizi ziren txinatarren hezkuntzan lagundu zuen; "A Chinese Quaker" lanak arreta handia erakarri zuen Europan eta Ekialdean.
Bera bai emakumearen sufragioa eta beste emakumeen aurrerakuntza mugimenduetan aktiboa zen, "House Beautiful and the Man Wonderful" (Etxe Ederra eta Gizon Miresgarria) gaiari buruz egin zituen hitzaldiek oso ezaguna egin zioten. Kaliforniako estatuko irakaslea ere izan zen eskola publikoetan, tenperantzia zientifikoagatik.
San Joseko Emakumeen Elkarte Ongilearen presidentea izan zen, Kaliforniako Emakumeen Elkarte Indigenaren presidentea, Pazifikoko Kostaldeko Emakumeen Prentsa Elkartearen lehen presidentea, Kaliforniako WCTUko Gazte Lanaren Estatu Presidentea, eta Amerikako Emakume Idazleen Ligako presidente emeritua. Eliza Presbiterianoko Emakumeen Misiolari Elkarteko idazkaria izan zen, baita Kaliforniako Berkeley-ko Berdintasun Politika Klubeko diruzaina ere.
Bizitza pertsonala
1853an, 16 urte zituela, bere tutore pribatuarekin ezkondu zen, David A. S. Eyster, Harrisburgeko (Pennsylvania) abokatu gazte batekin. [3][4] Alaba bat izan zuten, Mary, ezkondu eta urtebetera jaioa, eta seme bat, 10 urterekin hil zena, 1872an. David Pennsylvaniako Estatuko Hezkuntza Batzordeko langile finantzario izan zen. Semea eta ama hurrengo urtean hil izanak Eyster-en osasunaren porrota ekarri zuen. 1876an, familia Harrisburg-etik (Pennsylvania) San Jose-ra (Kalifornia) aldatu zen, Eyster-i depresiotik irteten eta lan erlijioso eta onberarekiko interesa berreskuratzen lagundu ziona. Pennsylvania-n, familia Ingalaterrako Eliza Luteranoko kide izan zen, baina San Jose-n, presbiteriano izendapenarekin bat egin zuten, eta Eyster bere enpresa batzuekin lotuta zegoen.
1900ean, senarra hil ondoren, Eyster San Frantzisko-ra joan zen bere alaba Mary A. Elder-ekin bizitzera. Bere biloba, Paul Elder, San Frantzisko-ko editore eta liburu-saltzaile bihurtu zen. Alabaren etxean hil zen, Berkeley-n (Kalifornia), 1922ko otsailaren 21ean.
Hautatutako lanak
- 1867, Sunny Hour Stories. Chincapin Charlie,(Ordu eguzkitsuaren historioak) Ilustratzailea: George G. White
- 1867,On the wing ( hegalean)
- 1866, Chincapin Charlie
- 1867, Sunny hours, or, Child life of Tom and Mary (Ordu eguzkitsuak, edo, Tom eta Maryren haurtzaroa)
- 1870, Robert Brent's three Christmas days (Robert Brenten Gabonetako hiru egunak)
- 1874, Tom Harding and his friends (Tom Harding eta bere lagunak)
- 1899,A colonial boy; or, The treasures of an old link closet ( Mutil koloniala; edo, Lotura-armairu zahar baten altxorrak)
- 1902, A Chinese Quaker: fikziozko eleberria
- 1905,Older than Adam; the wonderful petrified forest of California ( Adam baino zaharragoa; Kaliforniako harri bihurtutako baso zoragarria)
- 1909, A Noted mother and daughter ( ama-alaba dotoreak)
- 1912, Friends with Lincoln in the White House (Lincolnekin lagunak Etxe Zurian)
- 1912,A beautiful life :memoir of Mrs. Eliza Nelson Fryer, (Bizimodu ederra Eliza Nelson Fryer andrearen memoriak), 1847-1910
Erreferentziak
Esleipena
- Artikulu honek jabari publikoko iturri h oneko testua dauka: Bookseller and Stationer (1922) (Liburu saltzailea eta papergilea.
- Artikulu honek jabari publikoko iturri h oneko testua dauka: Californian Publishing Company 1893 The Californian Vol.4 San Francisco. (Kaliforniar argitaletxe konpainia 1893 Kaliforniarra 4. Atala)
- Artikulu honek jabari publikoko iturri h oneko testua dauka: Fourth Estate Publishing Company 1922 Fourth Estate: A Weekly Newspaper for Publishers, Advertisers, Advertising Agents and Allied Interests. (Fourth Estate Argitaletxe konpainia(1922): Fourth Estate: Asteroko egunkaria argitaletxe, iragarle, publizitate-agente eta interes aliatuak)
- Artikulu honek jabari publikoko iturri h oneko testua dauka: Leonard, John William; Marquis,(Markesa) Albert Nelson 1906 Who's who in America. (Nor de nor estatu batuetan).
- Artikulu honek jabari publikoko iturri h oneko testua dauka: Leonard, John William 1914 Woman's Who's who of America: A biographical Dictionary of Contemporary Women of the United States and Canada,1914-1915 American Commonwealth Company. (L.J.William 1914 Emakumeen Nor de nor estatu batueetan: Estatu batuek eta Canadako emakume garaikideen hiztegia, 1914-1915 Commonwealth estatubatuar konpainia.
- Artikulu honek jabari publikoko iturri h oneko testua dauka: Mighels, Ella Sterling 1893 The Story of the Files: A Review of California Writers and Literature Cooperative printing Company p.386.( M.E.Sterling 1893 Artxiboren historioa: Kaliforniako idazleen eta literaturaren analisi bat Cooperative inprenta konpainia.386.orrialdea)
- Artikulu honek jabari publikoko iturri h oneko testua dauka: New York Central & Hudson River R.R. 1903 The Four Track News, Passenger Department ( New York Central eta Hudson ibaiako trenbidea 1903 Lau trenbidetako Berriak, bidaiarien saila)
- Artikulu honek jabari publikoko iturri h oneko testua dauka:Pinney, Laura Young, Eichen, Augusta Friedrich Van Mitchell, Ruth Comfort 1905 Press of George Spaulding & Company p.113 (G. Spaulding eta konpainiaren prentsa 113.orrialdea)
- Artikulu honek jabari publikoko iturri h oneko testua dauka:Willard, Frances Elizabeth Livermore, Mary Ashton Rice 1893 A Woman of the Century: Fourteen Hundred-seventy Biographical Sketches Accompanied by Portraits of Leading American Women in All Walks of Life, Moulton p.431 ( Williard,F.E. Livermore, M.Aston Rice 1893 Mendeko emakume bat: Bizitzako arlo guztietako puntako amerikar emakumeren mila laurehun eta hirurogeita hamar deskribapen biografiko erretratuz lagunduta Moulton 431.orrialdea)
Bibliografia
- Towle, Laird C. (urria 2002) Genealogical Periodical Annual Index Heritage Books (Genealogikoaren urteko indizea)
Kanpo estekak
- Works related to Woman of the Century/Nellie Blessing Eyster at Wikisource (Mendeko emakumearen lanak Nellie Blessing Eyster Wiki-iturrian)
- Works by or about Nellie Blessing Eyster at the Internet Archive (Nellie Blessing Eyster-en lanak edo berari buruzkoak internet artxiboan)