Natividad Álvarez, artistikoki La Bilbainita, bezala ezaguna (Barakaldo, Bizkaia, 1900 – Gordexola, Bizkaia, 1924ko otsailaren 15a).[1] Askotariko ikuskizunetan ospetsu egin zen, batez ere kriskitinak jotzen eta dantzatzen.[2] 23 urte zituelarik, haren lehen semea jaiotzerakoan, hil egin zen.[3]
Biografia
Gurasoak Burgostik etorritakoak, Bilboko San Francisco kaleko Salón Vizcayaren anbigura eramaten zuten.[4] Horri esker txiki-txikitatik espektakuluaren mundua ezagutu zuen. [5]Haren dantzatzeko nahiak ikusita ikasteko hamabi urtez Madrilera bidali zuten.[6] Lehen aktuazioa Bartzelonan izan zen, Poliorama antzokian, 1913an. Hogeigarren hamarkadaren hasieran Londresen sarritan dantzatu zuen, baita Parisen ere. Uda garaian Kantabrian ere arrakasta izaten zuen.[7]
1914an Joaquín Sorolla margolari valentziarrak Sevillan ikusi zuen "La Bilbainita" dantzan eta 3 urte geroago kuadro batean betikotu zuen.[8] [9][10]
Hogei urte zituelarik Jose Antonio Aretxabala Hurtado de Mendoza ezagutu zuen eta maitemindu egin ziren.[11] Gizona familia indiano ezagun batekoa zen, Kubako Ron Arechavala ezagunaren sortzaileak.[12] Harengantik espektakulu mundua utzi zuen. Zoritxarrez, neska 23 urte zituelarik, lehen semea erditzerakoan, hil egin zen.
Gordexolako hilerrian eman zioten lurra.[13][14]
Erreferentziak
Kanpo estekak