'National Lampoon's Vacation, 1983ko Harold Ramis estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako road movie komedia film bat da. National Lampoon umorezko aldizkarian argitaratutako John Hughes gidoigilearen "Vacation '58" kontakizun laburrean oinarritua dago. Chevy Chase, Beverly D'Angelo, Randy Quaid, Dana Barron, Anthony Michael Hall, John Candy, Imogene Coca, Christie Brinkley eta Jane Krakowski aktoreek antzeztu zuten.
Izandako arrakastaren ondorioz lau jarraipen izan zituen: National Lampoon's European Vacation (1984), Christmas Vacation (1989), Vegas Vacation (1997) eta Vacation (2015).
Denboraren poderioz, eta batez ere AEBetan, umorezko zinemazaleen artean kultuzko filma bilakatu zen.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
AEB, Chicago hiriko auzune batean Griswoldarrak bizi dira, ohiko estatubatuar familia: Clark aita (Chevy Chase), Ellen ama (Beverly D'Angelo), eta bi seme-alabak Rusty (Anthony Michael Hall) eta Audrey (Dana Barron). Kaliforniako Walley World parke tematikoan atseden hartzea erabaki dute, hortaz beren oporraldia ongi prestatu dute, azken uneko ezustekorik egon ez dadin. Halere, heuren helmugara iristean, mota guztietako arazoak izango dituzte, beraz amestutako oporrak benetako amesgaiztoa bilakatuko dira.
Aktoreak
Kanpo estekak