Nathan Bedford Forrest (1821eko ekainaren 13a, Chapel Hill, Tennessee – 1877ko urriaren 29a, Menphis, Tennessee), AEBetako Gerra Zibileko teniente jeneral konfederatu bat izan zen. Tenneseeko 7. Errifledun Zalduneriko ofizial nagusia ere izan zen.
Lurjabe, esklabojabe eta merkatari eta ganadu tratantea izateaz gain, nagusiki 1867-1869 artean Ku Klux Klan erakundearen lehen Azti Nagusia izateagatik ezaguna da.