Natașa Raab (Huedin, Cluj konderria, Errumania, 1953ko uztailaren 15a – Craiova, Errumania, 2023ko urriaren 23a) errumaniar aktorea izan zen.
Bizitza
Huedinen jaio eta Cluj-Napocan hazi zen. Gheorghe Barițiu ikastetxean ikasi zuen[1][2].
1979an, Vis de ianuarie filmean egin zuen lehen papera[3]. 1979tik 1988ra modelo gisa lan egin zuen UCECOM Sormen Zentroan. Gainera, abesti herrikoiak abestu zituen Mărțișorul taldean[1]. 1988an Bukaresteko Antzerki eta Zinematografia Institutuan lizentziatu zen eta Craiovako Marin Sorescu antzokian lan egiten hasi zen[1][3]. Bukaresteko Odeon antzokiarekin ere kolaboratu zuen[2].
1990ean, UNITER saria irabazi zuen[3].
Antzerkian eta zineman egindako lanaz gain, Coanei Chiva esnekiak iragartzeagatik ezaguna zen[4].
Val Gutul medikuarekin ezkonduta zegoen. Ez zuten seme-alabarik izan. 2019an, Natașa Raaben senarra hil zen minbiziak jota[5].
2020an Parkinsonen gaixotasuna diagnostikatu zioten. 2023ko urriaren 23an hil zen[1].
Lanak
Filmak
Telebista
Erreferentziak
Kanpo estekak