1940ko azaroaren 21ean jaio zen Leningradon, Sobietar Batasunean, eta 13 urterekin sartu zen Vagánova Ballet Akademian. Akademia 1959an amaitu ondoren, Kírov Balletean jardun zuen, eta lehen dantzari izatea lortu zuen 1960an.
1970ean, Kírov-en bira batean, asilo politikoa eskatu zuen Londresen, eta, gero, American Ballet Theatre-n sartu zen New Yorken, eta Londresen, Royal Ballet-ean, Odette/Odile izendatu zuten Beltxargen aintzira eta Gisellen.[3]
Makarovak Paris Opera Ballet, National Ballet of Canada, Stuttgart Ballet, Royal Danish Ballet, London Festival Ballet, Maurice Béjarten XX. mendeko Baleta eta eta Roland Petiten Marseilleko Baletetan aritu zen.
1976an, Edward Karkarrekin ezkondu zen, 1978an jaiotako Andre Michael semearen aitarekin. 1989an, Kírovera itzuli zenean, Makarova Returns dokumentalerako filmatu zuten. Erretirotik, La Bayadère, Beltxargen aintzira eta Loti ederra bezalako balletak eszenaratu zituen.
Broadwayko musikalean arrakasta handia izan zuen, eta Tony Saria irabazi zuen 'On your toes' lanarekin.
Liburua
Makarova, Natalia; A Dance Autobiography. New York, Alfred A. Knopf (1979)
Sariak
1965 Second International Ballet Competition Gold Medal, Varna, Bulgaria
1983: Desk Award Outstanding Actress drama musikal batean - On Your Toes
1983: Theatre World Special Award - On Your Toes
1985 Laurence Olivier Award for Best Actress - On Your Toes
Errepertorioa
Makarovak Beltzargen Aintzira, Giselle,Les Sylphides, Raymonda, 'On Kixote, La Bayadere, Manon, Cinderella, Serenade, Les Biches, Romeo eta Julieta, Song of the Earth, Concerto, A Month in the Country, Voluntaries, Dances at a Gathering, Elite Syncopations, Rituals, Checkmate, etabar.