2009an, Natalia Dyerrek, Clarissa Granger-en papera egin zuen Hanna Montana: The Movie-n. 2011an, The Greening of Whitney brown pelikulan parte hartu zuen eta Lily-ren papera egin zuen. Gero, beste filme bat egin zuen: I Believe In Unicorns , eta pertsonaia nagusia izan zen, filmea 2014eko martxoaren 9an argitaratu zen.[2][3]
2015ean, Nancy Wheeler-en paperaegin zuen Stranger Things telesailean, Netflix-en igorritakoa 2016ko uztailaren 15ean argitaratu zen. Paper horrek arrakasta handia eman zion Nataliari.[1][4]
Bizitza pertsonala
Nataliak NYU-n (New York university) ikasi zuen non Gallatin School of Individualized Study sailera joaten zen. Natalia, Allan Dyer eta Karen Young-en alaba da eta neba bat dauka. Bere gurasoak bananduta daude. Nataliak txikitatik izan zituen gustoko antzerkiak eta emanaldiak, eta txikitatik aktore izan nahi zuen.
Natalia Dyerrek txikia zenean oso osasun ahula zuen. Hilabete asko ematen zituen eskolara joan gabe asma eta pneumonia arazoengatik, eta horrek lagun gutxi izatea eragiten zuen. Hala ere, asko ikasten zuen eta ikastaroak aurrera ateratzea lortu zuen.
Gurasoek kirol-udaleku batera bidali zuten lagunak egiten laguntzeko, bere alderdi barnerakoia zela-eta, baina kanpaldiko lehen egunean orkatila hautsi zuen, eta arte dramatikoko kanpamentu batera bidali zuten. Han, interpretaziorako grina ezagutu zuen.[5]
Hannah Montana: The Movie
13 urterekin, aktoreak ekoizpen handi batean parte hartu zuen, Hannah Montana: The Movie-n, nahiz eta oso rol txikia izan. Hori izango litzateke Nataliaren sarrera antzezpenaren munduan, bere lehen rola eta filma izan zen. Film honek premierean zapaldu zuen bere lehen alfonbra gorria, baina aktorea ez dago oso pozik emanaldi honekin.
Stranger Things
Bere papera Stranger Things-en oso ospetsua egin zen eta ordutik aurrera bere aktore karrerak gora egin du.
Bere emanaldiari esker, hainbat saritan izendatu zuten taldekideekin batera, eta 2017an Screens Actors Guild Award saria irabazi zuen Drama Aktore Onenaren kategorian.[5]
Nataliak elkarrizketa batean azaldu zuenez, asko identifikatu zela Nancy Wheeler-en pertsonaiarekin grabaketetan.
Aktorearen etorkizuna
Aktoreak El País egunkariari eskainitako elkarrizketa baten adierazi duenez, Stranger Things amaitzen denean, bere ikaskideren batekin esperientzia errepikatzea gustatuko litzaioke. Orain, argitaratu da, film bat egingo duelaAsa ButterfieldSex Education-eko aktore printzipalarekin. Film-a All fun and Games da, eta 2023ko apirilaren 15ean argitaratuko da Netflix-en; Cecile Galet filmaren produktoreak azaldu zuen pelikula hau beldurrezko filma izango dela.[6]