Nasdaq (ingelesez: National Association of Securities Dealers Automated Quotations) New Yorkeko Times Squarerren kokatua dagoen balio merkatua da.
1971. urtean sortu zen eta gaur egun 3.000 enpresatik gora kotizatzen dute bertan. Munduko lehen merkatu elektronikoa izan zen, eragiketa guztiak ordenagailu bidez egiten alegia.
Balore teknologikoen indizea ere esaten zaio. Hautaketan ez da kontuan hartzen baloreen likidezia soilik; konpainiek zer sektoretan jarduten duten ere hartzen da aintzat: goi-teknologiako enpresak dira, neurri ertainekoak, eta hazteko potentzial handia dutenak.
Kanpo estekak