Narrow Margin, 1990eko Peter Hyams estatubatuarrak zuzendutako ekintza thriller film bat da. The Narrow Margin (1952) filmean arinki oinarritua dago. Gene Hackman, Anne Archer, James B. Sikking, J. T. Walsh eta M. Emmet Walsh aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
AEB, Los Angeles, Carol Hunnicut izeneko emakumea zita itsu batera joan eta harekin gelditu den Benti abokatuaren hilketaren lekuko bilakatuko da, hilketa horren arduraduna Leo Watts (Harris Yulin) hiriko mafiaburua da. Horregatik, bera ere hil ez dezaten Carolek gertatutakoaz berririk ez eman eta Kanadako mendietan dagoen etxe isolatu batean ezkutatzea erabakiko du. Baina estatubatuar agintariek Carol non bizi den jakitean, epaiketa batean bere lekukotasuna emateari uko egingo dio. Baina, mafia ere Carol non bizi den topatu eta hura hiltzen saiatuko da, hortaz, Robert Caulfield (Gene Hackman) barrutiko fiskalak Carol erreskatatu eta berarekin batera tren bidai batean Los Angelesera eraman eta epaiketan lekukotasuna eman dezan bizirik iits dadin saiatuko da, bitartean mafiaren morroiak Carol hil asmoz atzetik jarraika izango dituzte.
Aktoreak
Kanpo estekak