Nam June Paik |
---|
(1959) |
|
Jaiotza | Seul, 1932ko uztailaren 20a |
---|
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Alemania Hego Korea |
---|
Bizilekua | Westbeth Artists Community (en) |
---|
Talde etnikoa | korearra |
---|
Heriotza | Miami, 2006ko urtarrilaren 29a (73 urte) |
---|
|
Aita | Paik Nak-seung |
---|
Ezkontidea(k) | Shigeko Kubota (en) (1965 - |
---|
|
Heziketa | Tokioko Unibertsitatea Kyunggi High School (en) |
---|
Hizkuntzak | ingelesa koreera |
---|
|
Jarduerak | bideoartista, unibertsitateko irakaslea, musikagilea, margolaria, argazkilaria, telebista-ekoizlea, installation artist (en) , artista multimedia, pioneer (en) eta artista bisuala |
---|
|
Lantokia(k) | Ameriketako Estatu Batuak Alemania eta New York |
---|
Enplegatzailea(k) | Kunstakademie Düsseldorf (en) |
---|
Lan nabarmenak | |
---|
Jasotako sariak | |
---|
Mugimendua | Fluxusa Neo-Dada (en) |
---|
Genero artistikoa | instalazio artea |
---|
|
paikstudios.com |
|
- Hau korear izena da, abizena Paik du.
Nam June Paik (Hangul: 백남준; Hanja: 白南準; RR: Baek Namjun; Seul, 1932ko uztailaren 20a - Miami, 2006ko urtarrilaren 29a) korear-estatubatuar artista izan zen. Koreako japoniar okupazioan jaio zen. Koreako Gerran bere familiarekin Hong Kongera eta Japoniara ihes egin zuen. Estetikan graduatu zen Tokioko Unibertsitatean eta Arnold Schönberg konpositoreari buruzko tesia idatzi zuen. Gero Alemaniara joan zen musikaren historia ikastera eta han ezagutu zituen Karlheinz Stockhausen eta John Cage konpositoreak eta Sharon Grace, Georges Maciunas, Wolf Vostell eta Joseph Beuys artistak. 1962tik Fluxus arte esperimentaleko mugimenduko kide izan zen. 1964an Estatu Batuetara joan zen eta han jarraitu zuen bere ekoizpen artistikoarekin. 1979tik 1996ra Kunstakademie Düsseldorfen irakaslea izan zen. Bideoartearen sortzailetzat jotzen da eta performance artearen eta bideo-instalazioen aitzindaria ere izan zen.
Iruditegia
Bibliografía
- Holly Rogers, Sounding the Gallery: Video and the Rise of Art-Music (New York: Oxford University Press, 2013).
Kanpo estekak