Najat Kaanache

Najat Kaanache

Bizitza
JaiotzaOrio, 1978 (45/46 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaSurreyko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jardueraksukaldariburua eta aktorea

Facebook: NajatKaanache Twitter: NajatKaanache Instagram: najatkaanache LinkedIn: najat-kaanache-a7979216 Edit the value on Wikidata

Najat Kaanache (Orio, Gipuzkoa, 1987) gipuzkoar sukaldariburua eta telebista aurkezlea da. Aktore izandakoa da. 2000n Shamira izeneko pertsonaiarena egin zuen Euskal Telebistako Goenkale telesailean.[1]

Bizitza

Orion jaio zen 1987an. Hasieran aktore-lanak egin zituen. 2000n Goenkale telesailean aktore aritu zen Shamira izeneko marokoar pertsonaia antzezten. 2003an, ordea, antzezteari utzi eta sukaldaritzan aritzeko hautua hartu zuen.[1]

Munduko sukaldaririk ospetsuenetakoekin egin du lan. Esaterako, Ferran Adriàrekin El Bulli jatetxean; René Redzepirekin Noma jatetxean; eta Thomas Kellerrekin The French Laundryn jatetxean. 2015ean Piripi euskal jatetxea zabaldu zuen Miamin, Ameriketako Estatu Batuetan.[1] 2016an Nur izeneko jatetxe arrakastatsua ireki zuen Marokoko Fez hirian. Izan ere, 2017an Luxury Restaurant Awards sarietarako hautagaitza lortu baitzuen.[2]   

Filmografia

Telesailak

Urteak Filma Rola Telebista katea   Oharrak
2000-2001 Goenkale Shamira ETB 1

Telebista saioak

  • Cocina marroquí (Canal Cocina)

Liburuak

Sukaldaritza liburuak

  • Najat: 80 kleurrijke recepten en verhalen uit magisch Marokko (2019)

Erreferentziak

  1. a b c Alkaiza Guallar, Saioa. (2015-02-14). « Gure amonaren oilasko zopak ere molekulak dauzka» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-05-03).
  2. «Najat Kaanache oriotarraren Nur Jatetxea Luxury Restaurant Awards sarietarako hautatu dute» Karkara 2017-05-09 (Noiz kontsultatua: 2020-05-13).[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak