Nachi ur-jauzia (japonieraz: 華厳滝, Nachi no Taki?)
Japoniako Honshu uhartearen mendebaldean, Wakayama prefeturan dagoen ur-jauzia da, Nachikatsuura herrian. 133 metroko saltoa dauka eta honek Japoniako bigarren garaiena egiten du Hannoki ur-jauziaren ondoren.
Aintzinatik toki sakratua izan da eta IV mendean Seiganto-ji tenplua eraiki zuten ondoan. 2004an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zituen Kii mendizerrako toki eta erromes bide sakratuak izeneko multzoan ur-jauzia, tenplua eta inguruko oihan primarioa.
Iruditegia
Ikus, gainera
Kanpo estekak