Clotilde Acosta (Mar del Plata, Argentina, 1940ko urriaren 3a), NachaGuevara izenez ezaguna, aktore, abeslari, dantzari eta antzerki-zuzendariargentinarra da. Bere herrialdean kafe-kontzertuaren eta antzerki musikalaren aitzindari izan da, bere abestiekin 25 album baino gehiago argitaratu ditu, hamabost filmetan parte hartu du eta dozenaka antzezlan eta telebistako fikzio egin ditu. Bere lanengatik, Grammy Latino saria jaso izan du, Platinozko Komex sari bi, Martín Fierro sari bi eta Urrezko ACE saria, besteak beste.[1]
1974an, bere herrialdeko egoera politikoagatik erbesteratu behar izan zuen, eta hurrengo urteetan Mexikon, Espainian, Perun, Brasilen eta Estatu Batuetan bizi izan zen, horrek nazioarteko ospea handitu ziolarik.[2][3]
Ibilbidea
Clotilde Acosta izenarekin jaio zen. Cervantes Antzoki Nazionalean dantzaklasikoa ikasi zuen eta Juan Carlos Genérekin antezpena izan zuen, eta modeloa ere izan zen. Kantua ikasi zuen eta Susana Naidichmezzosoprano eta pedagogoarekin hobetu zuen bere ahotsa.
28 urte zituela, antzerki independentean eta emanaldi zinematografiko txikietan aktore gisa karrera labur bat egin ondoren, Payró antzokian Nacha de noche izeneko kantu-ikuskizun esperimental batekin aurkeztu zen. Urtebete geroago, 1969an, AnastasiaQuerida aurkeztu zuen Alberto Favero konposagilearekin. Favero izan da Guevararen karreran ohiko kolaboratzaie artistikoa, eta harekin ezkondua egon da baita ere.
1970ean, Juan Carlos Onganiaren diktadura militarrak kafe-kontzetuko mundu undergroundera bidali zuen Nacha. La Cebolla kabaretean, Mar del Platan, Marcos MundstockLes Luthierseko partaideari eraso egin zion, eta bi hilabeteko presoaldira kondenatu zuten horregatik, kartzelatik igaro behar izan gabe.[6]
Artistaren lehen erbesteratzea 1974ko urrian izan zen, eta handik hilabete batzuetara Argentinara itzuli zen. 1975ean, Las Mil y una Nachas-en bertsio bat prestatzen ari zela Estrellas antzerki-gunean, entsegu orokorraren ondoren eta estreinaldiaren aurretik, bonba bat lehertu zen antzerkian, langile bat hilik eta zauritu ugari utzita. Horrekin batera berari eta beste hogeita sei artistari heriotza-mehatxua egin zien Triple A eskuin muturreko erakunde terroristak. Herrialdea utzi zuen Faverorekin eta beren hiru semeekin (baten aita zen Favero, beste bienal Anteo del Mastro eta Norman Briski ziren). Lehenik Perun kokatu zen, eta gero, Mexikon, non 1975eko Antzerki Sari Berezia jaso zuen.
Iberoamerikan zehar ibili zen Nacha de noche-rekin. São Paulora Nazioarteko Antzerki Jaialdia joanik, izandako arrakastaren ondorioz, aurreikusitakoa baino hiru hilabete gehiago geratu zen Brasilen. Pablo Milanés, Silvio Rodríguez, Gian Franco Pagliaro, Mike Porcel eta Amaury Pérezen lanak jaso zituen bere ikiuskizunetan eta Habanako (Kuba) Hubert de Blanck antzokian aurkeztu zen. Espainian, bederatzi hilabetez jarraian egon zen Madrilgo Valle-Inclán antzokian. 1978tik 1982ra bitartean, Espainian finkatu zen (diskoak grabatu eta bira ugari egin zituen), eta New Yorkera aldizkako bisitak egin zituen.
2023an, laurogeita bi urterekin, agertokietara itzuli zen, Nacha en pijama musika-ikuskizunarekin eta beste estudio-album bat argitaratu zuen: Voy A Cantar Lo Que Se Me Canta, zeinetik bi single irten ziren "Ochenta y cantando" eta "Te vas al carajo".
Nacha eta Evita
1986an, Eva Peronen beste ikuspegi bat aurkeztu zuen Maipo Antzokian, Andrew Lloyd Weberren Evitaren guztiz kontrako musikalean; Eva zuen izena, Pedro Orgambidek idatzia eta Faveroren musikarekin. Arrakasta handia izan zen. Guztiarekin, Evita originaleko No llores por mi, Argentina abestia gaztelerara itzulita grabatu zuen lehen musikaria izan zen Nacha Guevara urte batzuk lehenago. Nacho Artime eta Jaime Azpilicuetak itzulia No llores por mi, Argentina 1977ko Amor de ciudad grande diskoan azaldu zen, eta singlea ere izan zen.[7].
1999an, Duhalde-Ortega formularen lehendakaritza-kanpainaren ekitaldia itxi zuen, Eva Perón bezala pertsonifikatua, eta No llores por mí, Argentina eta Marcha Peronista ereserkia abestu zituen Monumental Estadioan.
2008an Eva musikal handia berregin zuen Buenos Airesen, eta arrakasta handia izan zuen publiko eta kritika aldetik.
Politika
2004ko ekainaren lehenean, Nacha izendatu zuten Arteen Funts Nazionalaren zuzendari exekutibo. Hala ere, abuztuaren 11n uko egin zion oraindik onartu ez zuen karguari, zuzendari exekutiboaren soldata finantzatzeko aurrekonturik ez zegoelako.[8]
2009an, diputatu nazionalerako hautagai aurkeztu zen, urte horretako legegintza-hauteskundeetarako, Frente Para la Victoria taldearekin, Nestor Kirchnerri lagunduz. Kongresuan sartu zen baina egun batzuetara uko egin zion diputatu karguari.[9]
Erreferentziak
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelerazko wikipediako «Nacha Guevara» artikulutik itzulia izan da, 2023-11-19 data duen 155473578 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-11-19 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
↑ [hhttps://www.infobae.com/teleshow/paso-en-la-tv/2016/10/10/mas-linda-que-nunca-nacha-guevara-revelo-su-dieta-de-la-eterna-juventud/ NMás linda que nunca: Nacha Guevara reveló su dieta de la eterna juventud. ].