Oso garrantzitsua izan da Ordiziako historian, Udalak bertan egiten baitzituen bere bilerak 1511 arte. Lehenengo udaletxea, 1516an eraiki zen Ordizian.
Eraikina
Oraindik bertan dauka armarria, Santa Maria Kaleko sarrera gainean. Lehenengo zatian, bi armarritxoren ondoan bi banda ditu, bakoitzak hiru zerrenda dituenak; bigarrenean, berriz, zuhaitz bat ageri da lehoi bat enborrean gora doalarik.
Aldaketa handiak jasan ditu, eta gaur egun, erabilera anitzeko etxea da: Postetxea dago bertan, Beti Argi Banda, Laguntasuna Rondaila eta Burrunbazale Txarangak bertan egiten dituzte saioak, AEKko eskolak ematen dira.