Bildumazaleen artean oso estimatuak dira, bereziki AEBetan.
Beren urrezko aroa 1960ko hamarkada eta 1970eko hamarkada izan ziren, azken hamarkada horren amaieran gainbehera jasan zuten, 1980ko hamarkada eta 1990eko hamarkadan nolabaiteko berpizkundea izan zuten, eta gaur egun muscle car auto garaikideak egon arren, estimatuenak hamarkada horietako modeloak dira.
Izena
Izena kirol-autoen ezaugarriak eta duten itxura "gihartsuari" zor die, horrek estetika oldarkorra eta nabarmena ematen die.
Ezaugarriak
Potentzia handiko motorrak eta estatubatuar klase ertainentzako eta gazteentzako salmenta prezio erlatiboki nahiko erosgarria dute. Bai behintzat, Ferrari, Porsche edo Lamborghini bezalako europar kirol-auto garestiekin parekatuz gero). Alegia, AEBetan muscle car bat erosteko ez da aberatsa izan beharrik, hortik beren ospea eta klase ertainek auto mota hauekiko duten estimua eta zaletasuna.
Ez dute luxu handiegirik, bi atekoak dira, barnealdean askok gidariarentzako eserleku bakarra dute, nahiz eta bi edo lau-bost pertsonentzako eserlekuak dituzten modeloak ere egon.
V8 motorrak dauzkate, batzun batzuk baita V6 motorrak ere.
Atzeko gurpiletako trakzioa dute.
Tamaina ertain edo handiko autoak dira.
Jende askok beren modeloa pertsonalizatu edo tuneatu egiten du.
Lerro zuzeneko lasterketerako diseinatuak daude, horregatik maiz legezkanpoko kale lasterketan erabiliak dira.