Musashino no Mori parkea (japonieraz: 武蔵野の森公園, Musashino no mori kōen?)
Musashino eskualdean dagoen parkea da, Japoniako Tokioko metropolian.
Kokapena
Parkea Mitaka, Fuchū eta Chōfu hirien muga eremuan dago Chōfu aireportuaren ondoan eta Musashino basoko kirol aretotik eta Ajinomoto estadiotik gertu[1].
Parkea baso eremua da, kirol instalazioak eta autoak aparkatzeko bi gune ditu, eta Tokioko Parke Metropolitarreko Elkarteak (東京 都 公園 協会) kudeatzen du[2].
Inaugurazioa
Parkea 2000ko apirilaren 1ean ireki zen, eta "Musashino basoa"z inguratuta dago[3].
2020ko Udako Olinpiar Jokoen barruan, txirrindularitzan gizonezkoen eta emakumezkoen errepideko lasterketen hasiera Musashino no Mori parkean izan ziren[4], lesterketen helmuga Fuji Nazioarteko Zirkuitoan izan baziren ere.
Erreferentziak
Kanpo estekak