Munarrikolandako Estazio Megalitikoa Bizkaiko aztarnategi megalitiko garrantzitsua da nahiz eta monumentu asko ez izan, zazpi besterik ez, baina mota askotarikoak: tumuluak, trikuharriak, egitura bat. Estazioa Berango, Sopela eta Urduliz herrien lurraldetan dago. Estazio horretan monumentu-multzo ugari dago eta oso gertu daude elkarren artean. Gizakien presentzia handia dago inguru horietan eta horrek monumentuen kontserbazioa arriskuan jar dezake.
Kronologia
Kronologia orokorra: Brontze Aroa, Kalkolitoa / Eneolitoa, Burdin Aroa, Neolitoa, K.a. 3000 eta 900 urte artekoak.
Kokapen geografikoa
Udalerriak: Urduliz, Sopela eta Berango. Txorierri eta Ibaizabal bereizten dituen mendilerroko azken mendiak dira. Ia itsasoraino iristen dira; horregatik alturak behera doaz eta altitude erlatiboak baxuan dira: 100 eta 200 metro artekoak. Kotarik altuena Munarrikolandak du, 256 metroko altuera. Lurrari dagokionez, berriz, harearrizkoa da.
Sailkatutako monumentuak
Inguru horretan zazpi monumentu aurkitu dira.
Trikuharriak
Hiru katalogatu dira:
- Goikogana
- Munarrikolanda 1
- Saierrikolanda 1
Tumuluak
Lau dira:
- Munarrikolanda 2
- Saierrikolanda,
- Saierri Muinoa
- Saierrikolanda 2
Egoera legala
Estazio megalitikoa Monumentu Multzoa eta Kultura Ondasuna deklaratu zuen Eusko Jaurlaritzak 2009ko martxoaren 6an.[1]
Erreferentziak
Kanpo estekak