Munarrikolanda mendia Euskal Herriko mendi katalogoan agertzen den mendirik txikiena da. 252 metroko garaiera du. Berango, Sopela, Erandio eta Unbe artean dago mendia.[1][2]
Munarrikolanda garrantzitsua da bertan aurkitu dituzten monumentu megalitikoengatik. 2009an Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen Munarrikolandako estazio megalitikoa. Bertan monumentu daude: Saierriko tumulua, Saierrikolanda I trikuharria, Saierrikolanda II tumulua, Munarrikolanda I trikuharria, Munarrikolanda II, Saierriko muinoko tumulua eta Goikoganako trikuharria. Trikuharriak P. M. Gorrotxategik eta J. Saratxagak aurkitu zituzten.
Horrez gain, Espainiako Gerra Zibileko bunker bat ere egon badago.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak