Mugaga, Nafarroako mendi bat da, Andiako mendilerroan dagoena. Trinidad de Iturgoien izeneko mendia osatzen duten tontorretako bat da, Trinidadeko Mendietako txikiena. Mugaga, hiru tontortxotaz osatuta dago. Bata, 1217 metrokoa, hiruretatik garaiena da. Hegoaldekoak, 1207 metro ditu, eta, azkenik, erdialdekoak, 1215.
Abiapuntuak
Iturgoienetik, Trinidadeko ermitara igotzen den bidea hartzen da. Behin bertara heldu ondoren, lepora jaitsi behar da, Mugagatik banatzen duena, bere lehen tontorrera iritsiz, 1217 metrokoa, eta garaiena dena. Orain, kilometro 1 egin behar da muinotik hegoaldeko tontorrera iristeko, non postontzia eta Mugagako erpin geodesikoa aurkitzen diren. Bidean, erdialdeko tontorretik igarotzen da, 1215 metroko garaiera duena.
Lezaunetik, Trinidadeko bidetik igotzen da, Trinidad eta Mugaga tontorrak banatzen dituen lepora iritsiz.
Kanpo estekak