Much Ado About Nothing (euskaraz Urrutiko intxaurrak lau, gerturatu eta lau) 1993ko film bat da, Kenneth Branagh irlandar-britainiar zinema zuzendari, ekoizle, gidoigile eta aktorearena; berak zuzendu, ekoitzi, idatzi eta antzeztutako amodiozko komedia. William Shakespeare antzerkigilearen izenburu bereko Much Ado About Nothing antzerki lanean oinarritua dago. Branaghak berak antzeztu zuen honako aktore hauekin batera: Michael Keaton, Robert Sean Leonard, Keanu Reeves, Emma Thompson eta Denzel Washington.
Filma Sizilian girotua egon arren, Toskanan filmatu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Don Pedro Aragoiko printzea (Denzel Washington) bere anai sasiko Don Joan (Keanu Reeves), Benedick (Kenneth Branagh) eta Klaudio (Robert Sean Leonard) florentziar gaztearekin batera gudulekutik garaile itzuli da. Iritsieran Leonato zaldunak ohorezko ongietorria egin die, harekin batera Hero alaba (Kate Beckinsale) eta Beatriz hiloba (Emma Thompson) Siziliako landa etxalde batean bizi dira. XV. mendean Sizilia Aragoiko Koroaren zati zen.
Aktoreak
Kanpo estekak