Mountains of the Moon (euskaraz Ilargiaren Mendiak), 1990eko Bob Rafelson estatubatuarrak zuzendutako abenturazko biografia film bat da. 1857-1858 artean Richard Francis Burton eta John Hanning Speke britainiar esploratzaileak Erdialdeko Afrikan barna burututako bidaian oinarritua dago, bai eta William Harrison idazlearen Burton and Speke (1982) eleberrian ere. Patrick Bergin eta Iain Glen aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1854, Richard Francis Burton (Patrick Bergin) kapitaina eta John Hanning Speke (Iain Glen) tenienteak Erdialdeko Afrikaren barnera eraman eta Nilo ibaiaren iturburua aurkitzeko helburu duen espedizio bati ekingo diote. Espedizioa Britainiar Inperioa eta Viktoria I.a Erresuma Batukoaren izenean egingo da, eta bi esploratzaileek arrisku eta oztopo handiei aurre egin beharko dietela badakiten arren, denen harridurarako, kontinente ezezagunaren bihotzean barneratu eta gizon zuriek inoiz amestuko ez lituzketen lekuetara ailegatuko dira. Bidaiaren zorigaiztoak abenturazaleengan eragiten hasten diren heinean, bi gizonen arteko adiskidetza sendoa sortuko da.
Aktoreak
Kanpo estekak