Mountain Home AEBetako Idaho estatuko hiria da. Elmore konderriko hiriburua, euskal jatorriko jende ugari bizi da.
Historia
Jatorriz, Mountain Home posta bulego bat zen, 11 km ekialderago zegoen Rattlesnake Station izeneko diligentzia-geltokian kokatua. 1883an Oregoneko trenbidea ezarri zenean, posta bulegoa gaur egungo hiriaren kokapenera mugitu zen.[1]
Euskaldunen presentzia
Mountain Homek -euskaldun zaharrek Montejón esaten zioten herriari- tradizio eta historia euskaldun handia dauka. Bertako eraikinik esanguratsuenetako bat Bengoechea Hotela da, 1910ean estilo romaneskoan Jose Bengoetxea negoziogizonak eraikia, 1982tik Estatu Batuetako Leku Historikoen Erregistroan dagoena.[2]
Haren ondoan kokatzen da Basque Fronton Park izeneko parkea, barnean 1911ean eraikitako kantxa bat duena, eta herriko euskal ondarearen omeneko gune bat, artzainek erabiltzen zuten karrokanpo berritu bat tartean, eta ikurrin handi baten oroitarria, bertan zona osoa egin zedin lagundu zuten familien izenak daudela. Udalarekin eginiko akordio bat medio, herriko 'Euskal Lagunak' Elmore County Basque Association euskal etxea arduratzen da mantenimentuaz. Herriko euskal aktibitateetako asko bertan egiten dira, tartean abuztuko urteroko festa nagusia.[3]
Ondarea
Ameriketako Estatu Batuetako Gune Historikoen Erregistroan honako eraikinak daude:
Klima
Datu klimatikoak (Mountain Home (1971–2000))
|
Hila
|
Urt
|
Ots
|
Mar
|
Api
|
Mai
|
Eka
|
Uzt
|
Abu
|
Ira
|
Urr
|
Aza
|
Abe
|
Urtekoa
|
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)
|
3
|
7
|
12
|
17
|
22
|
28
|
33
|
33
|
26
|
19
|
9
|
3
|
18
|
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)
|
-6
|
-4
|
-1
|
2
|
6
|
10
|
14
|
13
|
8
|
2
|
-3
|
-7
|
3
|
Pilatutako prezipitazioa (mm)
|
34
|
25
|
30
|
23
|
22
|
15
|
10
|
5
|
17
|
19
|
34
|
35
|
268.5
|
Iturria: NOAA (normals, 1971–2000) [4]
|
Armadako basea
Mountain Homeko kaskotik 20 km HM aldera Aire Armadako basea dago. 1943an ireki zen, II Mundu Gerran; hasieran bonbaketari pilotuak trebatzeko, eta gero gune operazional estrategiko eta misil base bezala (1953-65). Geroztik ehiza-hegazkinak egon izan dira bertan.
Erreferentziak
Kanpo estekak