Moria

Isaaken sakrifizioa Moria mendian izan zen Itun Zaharraren arabera (Caravaggio, 1590-1610

Moria (hebreeraz מוריה, Mōriyyā, "ikuskaria") Abraham bere seme Isaakekin igo zen mendia da, azken hau, Jainkoari sakrifikatzeko. Abramek (Jainkoak gero Abrahamgatik aldatu zion izena, Nazioen aita) mendiaren tontorreraino joan zen egurrarekin. Azken unean, aingeru batek gelditu zuen Abraham, bere semea hiltzeko prest zegoena, eta ahari baten existentzia adierazi zion, bere adarrak sastraka artean nahastuta zituena. Ahari hau, Isaaken ordez sakrifikatua izan zen, Moria mendia, Sion mendiaren aurrean dago. Biek ala biek, Jerusalemeko Tenpluaren zelaigunea osatu zuten, bien artean zegoen lepoa behar zen bezala lautu ondoren. Moria mendiaren magaletako batean, Golgota dago, Jesus gurutziltzatua eta sakrifikatua izan zen tokia.

Ikus, gainera

Kanpo estekak