AingeruakJainkoakgizakiengana bidaltzen dituen mezulariak dira, gizakien salbazioaren obran Jainkoaren zerbitzariak dira. Beraien izateari buruz dagokionez, aingeruak izaki guztiz izpiritualak dira, gorputzik gabeak, ikusezinak eta hilezkorrak. Izaki pertsonalak dira, hau da, pentsatu eta maitatu egiten dute. Jainkoa aurrez aurre ikusten dute. Bera gurtzen dute eta, esan dugun moduan, bere zerbitzariak dira salbazioaren ekintzan.
Funtzioak eta zehaztapenak kultura bakoitzaren arabera aldatzen dira. Aingeruetan espezializatzen den teologiaren adarrari angelologia deitzen zaio.
Etimologia
Hitza grekotik dator (ἄγγελος, ángelos), latinez angĕlus, eta "mezulari" esan nahi du. San Agustinek dioen bezala, "aingeru izenak bere eginkizuna izendatzen du, ez bere izaera" (Psal. 103, 1, 15). Izen horrek, beraz, izaki horiek egiten dutena ezagutarazten digu, ez digu esaten zer diren, zer egiten duten baizik. Hitz hau jada erabiltzen zen Antzinako Grezian, greziar panteoiaren arabera, Angelia (Ἀγγελία) daimona jainkoen mezularia zen, Hermes bere aita moduan.[1][2]
Aingeru, bestetik, gizonezko izena izan daiteke.
Aingeruak kristautasunean
Fede katolikoaren arabera, izaki hauen existentzia fedearen bidez ezagutzen da. Ezin da arrazoiaren bidez demostratu. Jainkoak errebelaturiko gauza bat da, sinistu beharrekoa. Jainkoaren existentzia, berriz, arrazoiaren bidez ezagutu daiteke munduaren ezaugarriei buruzko hausnarketaren bidez.
Elizak, liturgiaren ospakizunean, aingeruekin bat egiten du Jainkoa gurtzeko eta aingeru batzuen oroimena azpimarratzen du bereziki: San Mikel, San Gabriel, San Rafael (irailaren 29an) eta aingeru zaintzaileak (urriaren 2an). Jaiotzetik heriotza arte, gizakien bizitza osoa beraien ardura eta bitartekaritzaz zuzenduta dago.
Hierarkia
Katolizismoan Aingeru guardakoaren aingeruaz hitz egiten da, Jainkoak pertsona bakoitza babesteko seinalatua duena. Kontrara, Aingeru gaiztoaren irudia ere badago, Jainkoaren aurka desobeditzeagatik edo matxinatzeagatik zerutik kanporatua izan dena. Judu-kristauen tradizioetako aingerurik ezagunenak San Migel, San Gabriel eta San Rafael dira.
Itun Zaharreko eta Itun Berriko pasarteak aztertuz, etimologia eta semantika barne, honakoa izan daiteke aingeruen hierarkia, garrantzi handienetik txikienera:
Lehen esfera (Itun Zaharreko iturriak)
Serafinak
Kerubinak
Tronuak (grezierazthronoi) (Testamentu Berriko iturriak ere bai)
Tradizionalki, batez ere pinturan, aingeruak izaki hegodun gisa irudikatu izan dira, nahiz eta izpiritu ikusezinak izan daitezkeen, edo baita dena behatzen duten argi-izpiak ere, Lurrean gizaki gisa ager daitezkeenak.