Monteagudoko Ituna

Monteagudoko Ituna
Motatratatu
Data1209ko otsailaren 10a
HerrialdeaAragoiko Erresuma eta Nafarroako Erresuma
Antso VII.a Nafarroakoa.

Monteagudoko Ituna 1209ko otsailaren 10ean sinatu zen Nafarroa Garaiaren herrian Antso VII.a Nafarroakoaren eta Petri II.a Aragoikoaren artean.[1]

Une historikoa

Araba eta Gipuzkoaren galeren ondoren, Gaztelaren mesedetan, Nafarroak lurralde-murrizketa handia ikusten zuen, tartean itsasora irtetea galarazten ziona. Aldi berean, Gaztelako erregeak, Alfontso VIII.ak, Frantziarekin lurreko konexioa lortu zuen.[2]

Ingalaterra-Nafarroa arteko Aliantza

Rikardo I.a Ingalaterrakoa hil ondoren, haren ondorengoa zen Joan Lurgabeak Antso VII.a Nafarroakoarekin aliantza sinatu zuen; halaber, Gaztela eta Filipe II.a Frantziakoarekin lotu zen beste aliantza batekin. 1201ean, ingelesen eta nafarren arteko jarrerak hurbildu ziren; aurretik errege nafarrak Ricardo I.a eta Berengela Nafarroakoaren arteko ezkontzako dotea ordaintzeko konpromisoa hartu ondoren (abuztuaren 20a). Urriaren 14an Chinonen bi erresumen arteko bakea eta adiskidetasuna sinatu zen. Aliantza joera hori beste itun batekin Anguleman, 2012ko otsailaren 4an. «Aliantza hori bere oinordekoengana hedatzen zuen», eta «konpromisoa hartzen zuten Gaztela eta Aragoiko erregeekin bakerik eta su-etenik ez egiteko, Ingalaterrako erregeak «jasotako laidoak ase arte». Antso Azkarrak gero «Baionako burgesak bere babes eta defentsapean hartzeko konpromisoa hartzen zuen, bere erresuman sarrera eta zirkulazio librea ziurtatuz, etsaiei, hau da, Alfontso VIII .ari, lagundu ez ziezaieten».[2]

Nafarroa-Aragoia arteko Aliantza

Gaztela Nafarroaren aurka aritu zenean Aragoia bazterrean gelditu zen. Nafarroaren eta Aragoiaren arteko harremanak, beraz, normalak mantentzen ziten. Harreman horren ondorioz, Bardearekin muga egiten zuten bi erresumetako herriek «ermandade bat ezarri zuten, beren mugak baketzeko, erregeen onespenarekin (1204ko urtarrilak 31 )». Halaber, Ingalaterrako Joan Lurgabeak Frantziako erregearekin su-eten bat ezarri zuen eta, aldi berean, agian Gaztelaren aurka aritzeko, Alfontso IX.a Leongoarekin ituna sinatu zuen baita ere.[2]

Egoera horretan ggaztelarren eta nafarren arteko konponketa formula bat aurkitu behar zen. Horrela, 1207ko urriaren 29an Guadalajarako Ituna sinatu zuten. Hitzartutako puntuen artean, «bost urterako su-etenak eta hiru gaztelu jarri ziren leialtasun osoz erresuma bakoitzeko: Irurita, Inzura eta San Adrian, Nafarroa aldetik; Clavijo, Jubera eta Ausejo, Gaztelatik. Erresuma bateko basailuek libre zirkulatzeko ahalmena zuten beste erresuman, ehun zaldun baino gehiagoko taldeetan pasatzen ez baziren. Aragoiko erregeak horrelako itun bat ezarri behar zuen Nafarroakoarekin, eta kereilak hogeita hamar eguneko epean zuzenduko ziren.[2]

Ituna

Itunaren bidez, bi erresumeek hitz ematen zuten «ez zutela bata bestearen basailurik onartuko, erregeen baimenik gabe, eta elkarri lagunduko ziotela, baldin eta aberats edo zaldunen bat gaztelu, pueyo, otero edo diruren batekin altxatzen bazen edo auzokoaren erresuman gerra edo istiluren bat eragiten bazuen; hori guztia aldez aurretik leialtasun-gaztelurik edo bermerik hartu gabe adosten zen.»[3]

Ondorioak

Petri II.a Aragoikoak, errege nafarraren laguntza ekonomikoaren premian, Peña, Escó, Petilla eta Gallur gazteluak bahituran jarri zituen hogei mila marabedigatik, eta handik gutxira, 1212an, Trasmoz gaztelua eta hiribildua.[4]

Penintsulako erreinuen arteko hurbilketa horiek aurrekariak izango lirateke Toledoko artzapezpikuak (Rodrigo Jiménez de Rada) bultzatuta etorkizuneko aliantza bat ezartzeko, Navas de Tolosako guduari begira (1212).[2]

Erreferentziak

  1. https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/es/monteagudo/ar-81529-55804/
  2. a b c d e (Gaztelaniaz)«Capítulo XII. Sancho el Fuerte». Historia política del Reino de Navarra. Desde sus orígenes hasta su incorporación a Castilla 2. Iruñea: Aranzadi. 91-127.or. Jose Maria Lakarra ISBN 84-500-5700-0.
  3. https://gee.mienciclo.com/articulo/tratado-de-monteagudo-1209
  4. https://dbe.rah.es/biografias/7452/sancho-vii

Kanpo estekak