Mona Lisa Smile (Mona Lisaren irria euskaraz) Mike Newell zuzendutako Amerikako Estatu Batuetako pelikula bat da. 2003. urtean estreinatutako filma da; emakumearen emantzipazioaren inguruan sortutako zenbait gatazkari buruzkoa a. Gertaera horiek 1953an kokatzen dira, Amerikako Estatu Batuetako Wellesley emakumezkoentzako unibertsitatean. Erakunde hori oso ospetsua da, baina ideia tradizionalak ditu; garai hartan, oraindik ere, emakumeen zeregina ezkontzea eta etxeko lanak egitea zela uste zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Katherine Watson (Julia Roberts), arte-irakasle gaztea da, ideia aurrerakoiak ditu eta bere ikasleei ideia horiek igorri nahi dizkie. Wellesleyn hasiko da lanean, eta gizartearen kritikak jasoko ditu; zuzendaritzak eta ikasleek hain barneratuta dituzten aurreritzien aurka borrokatu beharko da.
Katherinen ikasleen helburuak, garai hartako balio tradizionalak zituzten. Kontzeptu hori ideologia jakin batean oinarritzen zen; hain zuzen, emakumearen zeregina etxeko munduarekin lotzen zuen ideologian.
Pertsonaiak
Kanpo estekak