Momoiro Clover Z (japonieraz: ももいろクローバーZ, Momoiro Kurōbā Zetto, nazioarteko ekoizpenetarako, Z hori zed ahoskatzen dute[1]) japoniar idol musika talde bat da. Normalki MCZ edo Momoclo (japonieraz: ももクロ, Momokuro) laburbiltzen da.
Bost kideak euren eszenaratze indartsuagatik eta balleteko, gimnasia erritmikoko edo akzio filmetako koreografiak sartzeagatik dira ezagunak.[2]
MCZ izan zen Japoniako Estadio Olinpiko Nazionalan solo kontzertu bat egin zuen lehen emakume taldea. Gainera Japoniako hiru telesailik garrantzitsuenen musika ere jarri dute: Sailor Moon, Dragoi Bola Z eta Pokémon.[3]
2013an MCZ izan zen Japoniako musika artisten artean diru gehien lortu zuen laugarren taldea, 5.200 milioi yenekin[4]. 2016an zehar 636.000 sarrera saldu zituzten euren kontzertutarako, inoiz emakume talde batek Japonian izan duen sarrera salmentarik handiena[5][6]. 2013tik 2016ra idol talderik garrantzitsuena izan da Japonian[7].
2015ean KISS taldearekin kolaborazio single bat egin zuten, KISS taldeak inoiz egin duen kolaborazio bakarra[8]. 2016an Trans America Ultra Live bira egin zuten AEBtan[9].
Kideak
Eskenatokian daudenean Momoiro Clover Zko kideek kolore ezberdinetako arropak eramaten dituzte, Power Rangersen antzekoak[10] (Japonian Super Sentai izena dute). Abesti eta bideoklip batzuetan taldeak Power Rangersen parodia ere egiten du.[11]
Taldeak bere debuta egin aurretik beste neska batzuk ere sartzekotan egon ziren: Sumire Fujishiro, Manami Ikura, Yukina Kashiwa (Nogizaka46 taldeko kidea), Tsukina Takai, Miyū Wagawa, eta Runa Yumikawa.
Erreferentziak
Kanpo estekak