Modibo Keita (Koulikoro, Sudan Frantsesa, 1942ko uztailaren 31 – Bamako, 2021eko urtarrilaren 2a) Maliko lehen ministroa izan zen. Ministro izan zen hiru hilabetez 2002an, Alpha Oumar Konaré presidenteak izendatuta. 2014ko apirilean, Ibrahim Boubacar Keïta presidenteak matxinoekin negoziatzeko eskatu zion eta 2015ko urtarrilean lehen ministro izendatu zuen. 2017ko apirilean dimisioa eman zuen. Modibo Keitaren senidea zen, Maliko lehen presidentea izan zena.