Koulikoro Mali hego-mendebaldeko hiria eta izen bereko eskualdearen hiriburua da.
Niger ibaiaren ertzean dago, Bamakotik 55 km ipar-ekialdera. Garrantzi handiko garraiogunea da. Niger ibaiaren erdialdeko zatian dagoen 1.600 kmko tarte nabigagarrian, Koulikoro da ontzi handientzako goiko portua. Emari handiko sasoian Comanav konpainiaren (Compagnie malienne de navigation) ferryek Segou, Mopti, Tonbuktu eta Gaorekin lotzen dute[1]. Burdinbidez Senegalgo Dakarrekin loturik dago. Industria nagusiak kakahuete-olio, kotoi-olio eta xaboi produkzioan aritzen dira[2].
Erreferentziak
Kanpo estekak