Mizuna (japonieraz: ミズナ(水菜)?)
(Brassica rapa var. nipposinica) Brassica rapa espeziaren kultibar bat da, Brassicaceae familiakoa eta jatorriz Japoniakoa. Sukaldaritzan estimatua da, hosto jangarriek piperbeltz zapore arina baitute.
Ezaugarriak
Berde ilun koloreko hosto horzdunak ditu. Mizunaren zaporea honela deskribatu izan da: "Zapore mingotsa, pikante arina... apur bat mina, baina errukula baino gutxiago".
Hostoak batez ere gordinak jaten dira, entsaladan. Baina wok, zopa[1] eta nabemono japoniar eltzekarian ere erabiltzen da. Egosita ere erabil daitezke tomate-saltsak egiteko[2].
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak