Mistérios de Lisboa (euskaraz: «Lisboako misterioak») 2010eko film portugaldarra, Raúl Ruiz zinemagile txiletarrak zuzendua, Camilo Castelo Brancok 1854an idatzitako eleberri batean oinarritua. Filmak lau ordu pasa irauten ditu, 272 minutu zehazki, eta hori dela-eta herrialde batzuetan lau ataleko telebistako telesail gisa banatu zen.[1]
Argumentua
Lisboa eta inguruetan, XVIII. mendearen amaieran eta XIX. mendearen hasieretan, pertsonaia batzuen bizitza elkarlotuak ageri zaizkigu, inguru aristokratiko batean gehienbat, baina Europan garai hartan gertatzen ari ziren eraldaketa sakonen kontestuan.
Pertsonaia horien amodio ezinezkoak, ume sasikoak, hilketak, ezinikusiak... pertsonaia bakoitza sekretuz beteriko mundua da, haien iraganean murgil egingo dugu eta elkarrekin gurutzatzen diren lerro franko aurkituko, filmaren ardatza delarik inbestigatzaile lanetan eta intrigetan ibiltzen den Aita Dinis apaiza[2][3].
Aktoreak
Erreferentziak
Kanpo estekak