Mirosław Hermaszewski (Lipniki, Ukraina, 1941eko irailaren 15a - Varsovia, 2022ko abenduaren 12a) poloniar kosmonauta eta Poloniako Armadaren brigada-jenerala izan zen. Espaziora joan zen lehen poloniar kosmonauta bihurtu zen eta oraindik ere, espazioan egon den poloniar bakarra da.
Jaioterria poloniar lurraldea izan arren, SESBeko garaian ukraniar bihurtu zuten Gerratearen ostean. Hori dela-eta, bizirik suertatu ziren bere senideekin batera deportatu zuten Wołów udalerrira, Wroclawetik gertu, eta bertan osatu zituen bere ikasketak.
Sobietar Batasuneko Soyuz 30 misioan parte hartu zuen 1978an