Miriam Mendes Belisario (hebreeraz: מרים מנדס בליסאריו; Londres, 1816ko azaroaren 30a – ibidem, 1885), Little Miriam izengoitiaz ere ezaguna[1], ingeles idazle eta hezitzaile judua izan zen.
Bizitza
Abraham Belisario jamaikar merkatari juduaren alaba, Miriam Mendes Belisario Londresen jaio zen[2]. Aitaren aldeko aitona Isaac Mendes Belisario artista zuen[3][4].
Bere amak 1807an sortutako Claptongo nesken eskola ortodoxoa zuzendu zuen urte askotan, eta bertan komunitate sefardiko kide ugarik ikasi zuten[5][6]. 1848an A Hebrew and English Vocabulary, from a Selection of the Daily Prayers hiztegia osatu zuen, eta 1856an Sabbath Evenings at Home idatzi zuen, judaismoari buruzko elkarrizketa bilduma[4]. Charlotte Elizabeth Tonna idazle kristauarengan eragina izan zuen[7].
Lanak
- A Hebrew and English Vocabulary, from a Selection of the Daily Prayers (1848)
- Sabbath Evenings at Home; or: Familiar Conversations on the Jewish Religion, its Spirit and Observances (1856)
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) Galchinsky, Michael. (1996). The Origin of the Modern Jewish Woman Writer: Romance and Reform in Victorian England. Detroit: Wayne State University Press ISBN 978-0-8143-4445-3. OCLC .1014125029 (Noiz kontsultatua: 2024-10-11).
- ↑ (Ingelesez) Endelman, Todd M. (1994). «The Frankaus of London: A Study in Radical Assimilation, 1837-1967» Jewish History 8 (1): 117-154..
- ↑ (Ingelesez) Rottenberg, Dan. (1986). Finding Our Fathers: A Guidebook to Jewish Genealogy. Baltimore: Genealogical Publishing Company, 171 or. ISBN 978-0-8063-1151-7. OCLC .13880202 (Noiz kontsultatua: 2024-10-11).
- ↑ a b (Ingelesez) Jacobs, Joseph. (1902). «Belisario, Miriam Mendes» in Singer, Isidore The Jewish Encyclopedia. 2 New York: Funk & Wagnalls, 661 or. (Noiz kontsultatua: 2024-10-11).
- ↑ (Ingelesez) Devine, Luke. (2011). «Reading Jewish Identity, Spiritual Alienation, and Reform Judaism Through the Veil of Abstract Self-Hatred, Racial Degeneration, and Anti-Semitism in Julia Frankau's Dr. Phillips: A Maida Vale Idyll» Women in Judaism 8 (1) ISSN 1209-9392. (Noiz kontsultatua: 2024-10-11).
- ↑ (Ingelesez) Brown, Malcomb. (1987). «The Jews of Hackney before 1840» Jewish Historical Studies 30: 84..
- ↑ (Ingelesez) Rubinstein, William D.; Jolles, Michael A.; Rubinstein, Hillary L. (2011). The Palgrave Dictionary of Anglo-Jewish History. London: Palgrave Macmillan, 67-68 or. ISBN 978-0-230-30466-6. OCLC .793104984.
Kanpo estekak