Miriam Garcia Pascual (Tafalla, 1963kouztailaren 14a - Meru Nord, Indiako Garhwal mendigunea, 1990ekomaiatzaren 25a) nafar eskalatzailea izan zen. Pedagogian lizentziatu zen 1986an, eta poemak eta bestelako testuak idaztearen zalea zen.
Hainbat eta hainbat eskalada bide Riglosen, Ordesan, Terradetsen, Montanejosen. Besteak beste: Mediterraneo Riglosko Fire haitzean (1987), El despertar de los Fosiles Montenejosen edo El Jardín de los Dioses (1989) bakarka Terradetsen.
Horacio bidea Wanderdo haitzean; Adama bide berria Wangel Deblidu haitzean; La ley del desierto, la ley del mar, bide berria Kaga Tondo haitzean. Hirurak Jesus Buezo "Risi"rekin.
1990 Meru Nord (6.450 metro), Indiako Garhwal mendigunean
"Bájame una estrella" argitaratu zuten 1991an haren egunerokoan idatzitakoa eta marraztutakoa jasoz. Liburuan oinarrituta, Juanjo San Sebastianek izen bereko dokumentala egin zuen. Askatasunaren aldeko aldarrikapena da.
Erakusketa
2024ko urtarrilean Gailurretan izan gaitun erakusketa zabaldu zuten Iruñeko Planetarioan 1924tik bidea urratu duten Euskal Herriko emakume alpinista eta eskalatzaile aitzindariei buruzkoa.[2]