Miren Zabaleta Telleria (Iruñea, 1981eko urriaren 26a) nafar politikaria da. Patxi Zabaleta politikariaren alaba da.
2006an Nafarroako Unibertsitate Publikoan Zuzenbidean lizentziatu zen, 2019an Giza Eskubideak eta Botere Publikoak Masterra burutu zuen EHUn eta emakumeen kontrako biolentziari eta bitartekaritza penalari lotutako adituaren titulua du. Halaber, filosofia graduari lotutako ikasketak burutu zituen.
Unibertsitate garaian Ikasle Abertzaleakeko bozeramailea izan zen. Iruñeko Abokatu Elkargoan kolegiatu dago 2007ko maiatzaren 28tik.
2009. urtean espetxera sartu zuten Bateragune auzia dela eta 6 urteko espetxealdia igaro zuen. 2015eko urriaren 11an atera zen Valladolideko espetxetik. 2018ko azaroaren 6an Europako Giza Eskubideen Epaitegiak epaiketa justua izan ez zela ebatzi zuen, bost kideak kondenatu zituen epaimahaiaren inpartzialtasunak Giza Eskubideen Europako Hitzarmena urratzen zuela iritzita. Europar epaitegiaren sententzia beteaz, 2019ko uztailaren 30an Espainiako Auzitegi Gorenak, dagoeneko osorik betea zuen zigorra anulatu zuen.
2016 eta 2018 bitartean Sortu alderdiaren Nafarroa Garaiko koordinatzaile eta bozeramailea aukeratu zuten,[1][2] 2019tik ama da eta udal txiki bateko Idazkari-Interbentore gisa lan egin du azken urteotan.
2021ko ekainetik EH Bildu Nafarroako arduradun politikoa da.[3]
Erreferentziak
Kanpo estekak