Miren, umetan beti ibiltzen zen pilotalekuaren bueltan eta 1936ko Gerra Zibilak ere parte handia izan zuen bere erabakian. Hamar senide ziren. Lehenengo bostak Frantziara alde egin zuten, han zuten osaba batengana eta han bizi izan ziren, bueltatzerik ez zuten-eta. Neba bat gudari joan zen eta familia osoa erabat sakabanatuta egon zen luzaroan. Aita udaletxeko idazkaria zen eta kartzelan sartu zuten. Eta horrela geratu ziren sakabanatuta eta lanik gabe.
Erraketista ibilbidea
Zerbait egin beharra zegoen eta Mireni ikastea ez zitzaionez asko gustatzen, Tolosara erraketan entrenatzera joaten hasi zen.[2] Bi hilabetez entrenatzen aritu eta Madrilera jokatzera joateko aukera izan zuen, Iberia izeneko frontoi berri batera. Han egin zuen debuta 18 urte zituela. Bi urtez aritu zen Madrilen eta, handik aurrera hamahiru pilotalekutan aritu zen; Donostia, Bartzelona, Logroño, Valentzia, Tenerife, Las Palmas, Mexiko, Kuba, berriz Bartzelona eta, azkenean, Madrilen bukatu zuen.
Erraketari agur
1960. urtean, 18 urtez frontoietan jokatzen jardun ondoren, agur esan zion erraketari.[3]
Omenaldia
2013ko ekainaren 8an Irurako Frontoian VII. Emakumea Pilotari Egunean omendu zuten, zenbait erraketistarekin batera.[4]
2015eko uztailaren 23an Errenteriako "Fanderia" frontoiari Agustina Otaola izena jarri zioten eta Agustina buru zela, Lucia Areitioaurtena, Maria Dolores Larramendi, Ramonita Gametxo, Rosa Soroa, Gloria Agirre "Txikita de Aizarna" eta Maria Elena Hernández erraketistekin batera, Miren ere omendu zuen.[5]
2022ko azaroaren 15ean Pili Legarra Asteasuko alkatea eta Joseba Gomez Gizarte zerbitzuetako zinegotzia, Uzkudunek 100 urte bete zituen egunean, haren etxera hurbildu ziren zoriontzera eta lore sorta bat ematera.[7]