Kazetaritza kasi zuen Nafarroako Unibertsitatean eta 2010etik kazetari autonomo bezala ari da Diario de Noticias de Navarra egunkariko Kultura sekzioan,[1]Nabarralde Fundazioan komunikazio arduradun bezala duen lanarekin uztartzen duen jarduna. Ikus-entzunezkoen arloan, gidoigintza eta muntaia lanak egin ditu (“Arantzazu, harriz herri”, “Beloagako gaztelua”, Nabarralde Fundazioaren “Memoria lekuak” saila...). 2018an, “Maria Zugarramurdikoa eta sorginduak izan ziren emakumeak” komikia idatzi zuen, Adur Larrearen ilustrazioekin. Moderatzaile eta aurkezle lanak egin izan ditu hainbatetan, bezero desberdinentzat.[2]
Kultura, feminismoa, historia eta ondarea ditu hizpide bere lanetan, nagusian
Lanak
Eneko Aritza. Lehen errege baskoia Angel Rekalde eta Joseba Larratxek sortutakoa ekarri zuen euskarara (2016).
Maria Zugarramurdikoa eta sorginduak izan ziren emakumeak komikia, Adur Larrearen ilustrazioekin.(Nabarralde, 2018).[3][4][5]
Maria de Zugarramurdi y las mujeres que fueron embrujadas.(Nabarralde, 2018).[3][6]
Xabier IrujorenGenocidio en Euskal Herria liburuaren editore.