María Lourdes León Ruiz (Iruñea, 1975eko ekainaren 7a -) euskal kirolari ohia da, Burlatako Navarro de Lucha klubean judoan aritzen zena.
Europako Txapelketa Junior mailan irabazi zuen 1994. urtean. Hamahiru urte zituela hasi zen judoan, ordu arte egindako gimnastika erritmikoa alderatuta. 52 kilotik beherakoen mailan parte hartzen zuen.
Espainiako txapelduna izan ez ezik, 1999an Munduko Txapelketetan[1] eta 2000an Olinpiar Jokoetan ere hartu zuen parte.[2]
Joko Olinpikoetaz gain, 2000. urtean, sei txapelketetan hiru domina irabazi zituen eta Europako Kopan bigarren postuan sailkatu zen.
Erreferentziak