Minnesang poesia liriko eta maitasun kantu tradizio alemaniarra da, XII. mende erditik XIV. mende erdira zabaldu zena. Kantu horiek abesten zituzten trobadoreei minnesänger deitzen zitzaien eta anaidi edo fraternitateetan elkartu ohi ziren.
Historia
Proventzako trobadoreen kantuekin antzekotasun handiak zituzten. Maitasun kortesa zuten hauek ohiko kanturako gaia, horregatik dute izen hori: goi alemaniar minne (“oroitzapena” ‘maitasuna’) hitzetik eratorrita.
Ezagunenak ziren minnesängersek poesia epikoa eta narratiboa ere idatzi zuten gorteko nobela frantsesak itzuliz; batez ere, Chrétien de Troyesek idatzitako Arturo eta bere zaldunen inguruko gaiak:
- Hartmann von Aue (1170? - 1220?): egile honek argi adierazten zuen bere lanen jatorria zein zen (Erek, Iwein lanak), nahiz kontakizuna forma eta edukiz egokitu eta apaindu egiten zuen;
- Wolfram von Eschenbach (1170-1220): beste egile honek, aldiz, errukirik gabe plagiatu zuen Perceval lana.
- Godofredo Strassburg, Straßburg edo Strasburg-ekoa, Tristani buruzko Bretainiako kondairak (eta agian Proventzakoak ere) jaso zituena bere Tristan eta Iseo/Isolda lanean;
- Walther von der Vogelweide (1170-1228), garai hartako poeta berezi eta originalena izan zena.
Gorteko kantuak
Gorteko kantu edo minnelieden melodia nahikotxok iraun dute gaur egun arte, nahiz eta eskuizkriburik zaharrenak XV. mendekoak izan eta, ondorioz, agian jatorrizkoengandik aldatuta kopiatuak izan ziren. Era berean, zaila da garai horretako notazio musikala ulertzea eta jarraitzea: melodia interpretatzeko erraza izanagatik, erritmoa zein zen jakitea ezinezkoa baita.
XV. mendean minnesang edo ‘gorteko kantua’ garatu egin zen eta "maisu kantarien" tradizioa gauzatu zuen (meistersinger), burges merkatarien gizarte taldekoak izan ohi zirenak, minnesängerrak nobleak izaten ziren bitartean.
Minnesangen tradizio honetan oinarrituta daude: bai Richard Wagnerren Tannhäuser, bai eta Richard Straussen Guntram operak.
Minnelied adibidea
Egile anonimo batek egin zuen hurrengo maitasun kantua. Goi alemaniar hizkuntzan idatzi zuen eta XII. mendeko kodize latindar batean topatu zuten Tegernseeko monasterioan.
Jatorrizkoa
|
Aleman modernoan
|
Euskarazko itzulpen librea
|
Du bist min ich bin din.
Des sol(s)t du gewis sin.
Du bist beslozzen
In meinem herzen.
Verlorn ist das slüzzelin.
Du muost immer drinne sin!
|
Du bist mein! Ich bin dein.
Dessen sollst Du gewiss sein.
Du bist fest
In meinem Herzen.
Verloren ist das Schlüsselein.
Musst wohl für immer drinnen sein!
|
‘Nirea zara, ni zurea naiz.
Horretaz ziur egon zintezke.
Zu preso zaude
Nire bihotzean.
Giltzatxoa galduta dago
Hor geratu beharko zara betiko!'
|
Minnesänger ezagunenen zerrenda
- Der von Kürenberg
- Dietmar von Aist
- Heinrich von Veldeke
- Friedrich von Hausen
- Albrecht von Johansdorf
- Hartmann von Aue
- Heinrich von Morungen
- Reinmar
- Walther von der Vogelweide
- Wolfram von Eschenbach
- Godofredo Strasburgekoa
- Otto von Botenlauben
- Neidhart von Reuental
- Gottfried von Neifen
- Tannhäuser
- Ulrich von Liechtenstein
- Friedrich von Sonnenburg
- Konrad von Würzburg
- Reinmar von Zweter
- Heinrich von Meißen (Frauenlob)
- Barthel Regenbogen
- Johannes Hadlaub
- Hugo von Montfort
- Der Mönch von Salzburg ('Salzburgeko mojea')
- Oswald von Wolkenstein
- Muskatblüt
Kanpo estekak