Milà Etxea jendeari irekita dago. Bisitariarentzat ikusgai dago ganbara, non Espai Gaudí izeneko erakustaretoa atondu baitute, Gaudíren obrari buruzko informazioa eskaintzen duena. Halaber, eraikinaren teilatua ikus daiteke, non nabarmentzeko modukoak diren tximinia bitxiak eta apaingarri bihurgunetsuak. Horrez gain, eraikineko etxebizitza bat ere ikus dezake bisitariak, Gaudíren garaiko dekorazioaz hornituta.
Euskarazko audio-gida bat ere eskuragarri dago bisitari euskaldunentzat.